XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure oharpenak kontutan hartuz gero, esan daiteke His Sortaren ezkerreko adarra bustitzeaz arduratzen diren arterien hersturak, ez duela esplikatu ahal izan bentrikulo barneko lorretaren trastorno hori, nahiko kasu ugarietan.

Izan ere, James eta lankideek (29), ezkerreko adarraren odol bustidura, aurikula-bentrikuloko noduloaren esku zegoela idoro zuten 50 % kasutan (ia beti eskuineko koronariatik etortzen zelarik); 40 % kasutan, odol lorreta hori, aipatu arteriak eta bentrikulo arteko paretako adarrak elkar lanean egiten dute, eta 10 % kasutan bakarrik zegoen azken adar honen esku.

Idorokuntza hauen ondoren, baiezta genezake His Sortako ezkerreko adarraren bustidura kasu gehienetan eskuineko koronari arteriekin erlazionatua dagoela.

Horregatik gure taldeko hamairu kasutan, eskuineko koronaria oso-osorik agertu zen arteriografian.

Beharrezko dugu, beraz, beste bustidura zuzen baten eskasiaz aparteko beste esplikabideren batetara jotzea, baldin eta elektriko trastorno hori justifikatu nahi bada behintzat.

Eta zentzu honetan, probable izanen litzateke eragileren batzuk egotea; adibidez, arterietako hipertentsioa, artesi fibratsuko arteria ttipien eragina eta hauk ezin ditzake koronariografi ikerketak beregana, edo HSEAHA justifika dezakeen lehenagoko miokardioko prozesu baten urritzea, guttitzea.

d) Arterien inguruko ibilbidea eta, zubiketa-rako posibilitateak.

Dudarik gabe, talde honetan, koronari arteriografiaren analisisetik eratortzen den gauzarik bitxiena zera dugu: serioski jotako arteria inguruko odolbide baten presentzia.

Baieztapena idorokuntza honetan oinarritzen dugu, hots, ondoko eragin bat erakusten zuten 54 enborretatik 49-tan, horiei atxekiriko beste hersturak agertzen zirela inguruan (anginadunen artean, jotako 23 enborretatik 20-tan ikusten zen ingurutako eragin hori, eta infartodunen taldean, 31-tatik 29-tan agertzen zituzten gainetiko inguruko herstura horik).

Idorokuntza hauen ondoren, erraz postula daiteke aorta-koronari bay pass delakoaren bidezko birbaskularizatze zuzen baten posibilitateak oso mugatuak gertatzen zirela talde honetan.

Interesgarri litzateke orain, kardiopatia iskemikoa duten gaisoetan koronari arteriaren odolbideak agertzen dituen eraginaren eredu nagusienak gogoratzea.

Baltaxar eta lankideei jarraituz (23), taxu genitzake 3 erabide hauetan: 1. Herstura hurrenak, inguruko bideak ongi gordetzen direlarik.

2. Herstura hurrenak, inguruko bideak gogor eta zabalki eraginik.

3. Inguruko bideak bakarrik eraginda.

1. Herstura hurrenak, inguruko bideak ongi gordetzen direla.

Kasu hau nahiko arrunt aurkitzen da oinaze sinpledunetan, eta ez da hain arraroa, bestalde, infarto bat aurkeztu dutenetan ere, nekrosisaren kausa izan ez diren odolbideei bagagozkie.